GEINSA
 
GEINSA
GEINSA
 

Bezero sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
GEINSA
   
GEINSA   GEINSA
 
Enpresa PDF Inprimatu E-posta

1967an sortua GEINSAk teknologia aurreratua garatu du 2.000 instalazio baino gehiagotan. Helburua irtenbide tekniko, kualitatibo eta errentagarria ematea da, industri alorretan (azalen tratamendua, pintatu lehortua, etab.) ekartzen dituen eskaerei; izan ere, gero eta handiagoak baitira.
   
Besteak beste, azalak tratatzeko eta geroago pintatzeko kabinak eta instalazioak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditu, eta LTZ zerbitzua ere ematen du.  

Ezinbestekoa da azalak prestatzeko instalazioaren, pintatuaren eta lehorketaren artean koordinazioa egotea arrazionalizazioa eta emaitza onak lortzeko.  Hortaz irtenbide integrala ematen dugu ezartze-prozesuaren fase guztietan: Diseinu eta ingeniaritzako proiektua plangintzan zein fabrikazioan, muntaketan eta saldu osteko zerbitzuan. Fase hauetan langile guztiak GEINSAkoak izango dira.

GEINSAk Bezeroaren erabateko gogobetetasunari begira bideratzen du bere Kalitate Politika, beste baldintza batzuk betetzeko, hala nola, UNE-EN ISO 9001:2000 Arauarekin ados egotearena. Politika horretaz Kalitatea Kudeatzeko Sistema arduratzen da, eta bere helburua da antolaketaren prozesu guztietan ados ez dauden produktuak sortzea saihestea, edo sortzekotan, antzematea eta egokiak diren erabakiak hartzea bezeroaren gogobetetasuna lortzeko.

Ezarritako Kalitate Politika eta bezeroekin hartutako kalitate-konpromisoak betetzen direla ziurtatzeko, GEINSAren Kalitate Politika bere produktuen kalitatearekin zerikusia dituzten prozesu eta jarduera guztietan aplika daiteke.

Garatutako Kalitatea Kudeatzeko Sistema GEINSAren Kalitate Politikan oinarrituta dago, eta Zuzendaritza Nagusiak zehaztu du nazioartean onetsitako kalitateko mailak betetzeko, eta bereziki UNE-EN ISO 9001:2000 Arauaren mailak betetzeko.

Fabrikazio programa osoa da, eta aukera handia dago erabilera egokiaren eta prozesu ezberdinen arabera. 

  • Pinturako Instalazio Automatikoak industriarako oro har
    • Koipegabetzeko lineak, garbiketa, fosfatatua, etab.
    • Pintura-hauts edo likidorako kabinak (eskuzkoak, automatikoak).
    • Aireztatzeko tunelak
    • Erradiazio edo konbekzio bidez lehortzeko labeak
    • Kataforesiko instalazioak.
    • Pintatzeko errobot elektronikoak

  • Autobus eta kamioi fabrikatzaile eta karroza-egileentzako zein industriarako kabinak/labeak oro har.  
  • Pintatzeko kabinak, prestaketarako eremuak, plano xurgatzaileak automobilgintzako industriarako (ibilgailuak, turismoak, furgonetak).
    • Pinturako kabinak erradiazio, gasolio edo gas bidez.
    • Prestatzeko eta lixatzeko oinarriak.
    • Pintura azkarreko eremuak.
    • Birzirkulazioko prestatze-eremuak
    • Pinturak prestatzeko laborategia.

  • Kabina presurizatuak zuraren industriarako
 
 
GEINSA   GEINSA
 
  GEINSA   GEINSA  
   
© 2010 GEINSA
Joomla! es Software Libre distribuido bajo licencia GNU/GPL.